XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Legeak zehatz arautzen ditu dohaintza horren xede izan daitezkeen ondareko elementuak, baita Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergetan gehienez ere zer kopurutan aplikatu behar den ere.

Interes orokorreko ihardueretan egindako lankidetza iharduketetan, II. Kapituluan, fundazioei ordaindutako zenbatekoak kengarritzat hartzen dira Sozietateen gaineko Zergan edo Errentaren gaineko Zergan, enpresariak edo profesionalak edo pertsona fisikoak badira, eta kolaboratzailearen parte hartzea hedatzen duten lankidetza hitzarmenen bidez egiten badira.

III. Kapituluak, artelanak eskuratzeko jartzen diren zenbatekoen kenkariak ezartzen ditu, artelan horiek halako erakunde eta entitateei dohaintzan eskaintzen bazaizkie, baita zinema, antzerkia, musika, dantza eta liburu eta bideoen argitalpena sustatzeko ikuskizun publiko zehatzak antolatzeko gastuei dagozkienak ere.

Xedapen Gehigarrien artean Lehena nabarmentzen da, Fundazioen Erregistroa, izaera publikokoa, sortzen baitu; Foru Lege honetako 1. artikuluak aipatzen dituen entitateek Erregistro horretan eman beharko dute izena.

Xedapen Iragankorrak, orain arte eratutako fundazioei 1996eko abenduaren 31 arteko epea ematen die Foru Lege honetan araututako tributu-araubidean sartzeko.

Xedapen Indargabetzaileak, Foru Diputazioak 1976eko abenduaren 2an hartu zuen Erabakia, interes sozialeko deklaraturiko fundazioak arautzen zituena, ondoriorik gabe uzten du.

I. TITULUA

Fundazioen tributu araubidea

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua.

- Aplikazio eremua.

Foru Lege honetan erregulatzen den tributu araubidea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 44. Legearen babesean eratutako fundazioei zaie aplikagarri, beti ere hurrengo artikuluetan ezartzen diren beharkizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

II. KAPITULUA

Fundazioen helburuak eta horien onuradunak

2. artikulua.

- Fundazioen helburuak.

Fundazioek ez dute irabazi asmorik izanen eta beren ondarea interes orokorreko helburu hauek egiteari afektatuko zaio beti:


a) Helburu zibikoak, hezkuntzakoak, kulturalak, zientifikoak, kirolekoak, osasunekoak eta gizarte laguntzakoak.
b) Garapenerako lankidetza.
c) Ingurugiroaren defentsa.
d) Gizarte ekonomiaren edo ikerketaren sustapena.
e) Boluntariotza sozialaren sustapena.
f) Antzeko izaera duten interes orokorreko beste helburu batzuk.

Ez dira irabazi asmorik gabeko entitatetzat hartuko:


a') Horien iharduera nagusia merkataritzakoa bada.
b') Helburuen fundatzaileak eta horien ezkontideak edo ahaideak, laugarren gradua barne, entitateek egiten dituzten ihardueren hartzaile nagusienak badira edo horien zerbitzuen onura hartzeko baldintza bereziak badituzte.

Letra honetan xedatutakoa ez zaie aplikagarri izanen entitateei, hots, Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita badaude, ezta Espainiako ondare historikoko ondasunak mantentzea eta berreskuratzea xede esklusibo edo nagusia dutenei ere, beti ere Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen galdakizunak betetzen badituzte.

3. artikulua.

- Onuradunak.

Fundazioen onuradunak, pertsonek osatutako kolektibo orokorrak eta zehazgabeak izanen dira eta horrelakotzat hartuko dira enpresa bateko edo batzuetako langileek eta horien familikideek osatutako kolektiboak.

III. KAPITULUA

Eratzeko betebeharrak, Estatutuak eta zuzkidura

4. artikulua.

- Eratzeko betebeharrak.

1. Fundazioa bizien arteko egintzen bidez eratzen bada, eskritura publikoak, Foru Berriko 44. Legean aurreikusitako zehaztapenez eta fundatzaileak ezartzen dituen klausula eta baldintza zilegizkoez gain, alderdi hauek ere hartuko ditu kontuan:


a) Fundatzaileen izen-abizenak, adina eta egoera zibila, pertsona fisikoak badira, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoak badira; bi kasuetan nazionalitatea eta helbidea jarri beharko dira.
b) Fundazioa eratzeko borondatea, Foru Berriko 44. Legean xedatutakoaren babesean.
c) Fundazioaren zuzkidura, horren balorazioa eta horri ekarpenak egiteko modua eta errealitatea.
d) Fundazioaren Estatutuak; edukia hurrengo artikuluko baldintzei egokituko zaie.
e) Gobernu organoa osatzen duten pertsonen izen-deiturak, baita horien onarpena ere, fundazioa egiteko unean gauzatzen bada behinik behin.

2. Fundazioa hil ondorengo egintzen ondorioz eratzen bada, behar den agiriak aurreko zenbakiak aipatzen dituen alderdi guztiak bete beharko ditu.

5. artikulua.

- Estatutuak.

Fundazioaren Estatutuetan honako hauek agertuko dira: